XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alegia, gure nortasuna oinarritzerakoan animaliak izan zaizkigula identifikazioak eta kontrastasunak eskaini dizkiguten gauza primordialak.

Haurren jolasetan hasi, eta helduen joko, ehiza, eta eguneroko hizkuntza metaforiko arte, lehen eta oraindik ere animaliak zaizkigu erreferentzia nahitaezko.

Sujetibitatearen sorketaren prozesua aztertzeko orduan, animalien imajineri begiratu behar diegula da Azurmendiren proposamena gaurko antropologia kulturalari jarraiki.

Azterbide hau zenbateraino den egokia ikusteko tesisa hontako horrialde bakoitza da lekuko.

3. Ikerketa honek testuinguru ritualizatu zenbait arakatzeko bide berriak apuntatzen ditu.

Bi adibide bakarrik aipatuko ditugu.

Sorgin fenomenuaren testuingurua da bat.

Dakigun bezala, sorginek aminalien imajinak erabiltzen zituzten akerrak, ahariak, katuak, sapuak, etabar eta fenomeno osoa bera animali hauen funtzio eta esanahien arabera gertatzen zen.

Sorginen metamorfosia ezagunak animalien formak zituzten beharrezko.

Mari bezalako figura mitikoek ere animali itxuretan azaltzen ziren gehienbat.

Hau da, sorgin mentalidade hartako ritualak eta sineskerak ulertzeko nahitaez animalietara jo behar, zeren hauek eskeintzen baidute ritual hoien ardatz diren imajina sintetiko nagusiak.

Beste adibide bat Txelemon deitzen zaion eta honen antzeko komedia popularrak dira.

Hauek plan ritualizatu baten arabera osatuak daude, eta hemen ere animaliak hartzen dute protagonismo nagusia.

Errepresentazio hoiek egiten zituen gizartean jakin gabe animaliek ze funtzio eta adierazpen kultural zuten ezin da ulertu komedia hoien azpitik dagoen zeresana.

4. Azurmendiren inbentarioa testu literarioetatik jasoa dago gehienbat, hau da, idatzita dauden ipuin, errefrau, bertso, sermoi, poesia, etabar.

Egitazko etnografia bat egin ahal izateko lan honek beste ikerketa baten eskakizuna du berarekin: errepresentazio literario hauek oraindik animalienganako tratuan ze neurritan dirauten herriz herri lekuko ikerketa eginaz frogatu.

Gonbaraketa hortarako tesisa honek aurrelan oinarrizkoa eskaintzen du.

Inbestigazio horrek argituko lituzke kultura literario eta herrikoi ahozkoaren arteko lotura eta diskontinuitateak.

Ahozko ala idatzi diren kultura moten arteko azterketa, hain beharrezkoa bertsolaritzaren ezagupenerako adibidez, oinarri etnografiko eta historikoan finkaturik egina izan daiteke modu horretan.

5. Azkenengo puntuarekin batean, Azurmendiren lanak gogoratzen digu kultura aldaketak aztertzerakoan animali imajina hauen desagertzearen garrantzia gure gizartean.

Bizibide eta teknologia aldaketekin batera, imajina hauek galtzean geure nortasuna definitzeko erabilten genituen ohizko estrategiak galtzea da.

Era berean animalia hauek gabe aldakuntza sakon bat ematen da gure konportaera ritualizatuetan, nahiz mitologiarekin loturik zeuden imajina eta sineskeretan, nahiz sendakuntza bezalako prozesuetan, nahiz etxebizitzako giroa errepresentatzerakoan.

Guzti hau kontutan harturik Azurmendi jaunaren ikerlana behar-beharrezkoa genuen eta euskal etnografian hutsune bat betetzera dator.

Gizarte tradizionaleko erakunde eta ohiturak aztertzeko bide berriak proposatuaz, animalien imajinak arakatzea zein beharrezko eta emankor den erakusten zaigu.

Zentzu horretan ikerketa honek bide berri prometagarri bat eraikitzen du eta lehen urrats garrantzizkoa da bera. Zarautz, 1987ko Urtarrila Joseba Zulaika.